"maiatza"; urtero berritzen den aintzinako ohitura

Maiatzaren bata egun berezia izaten da Bakaikun eta Sakanako beste bi herrietan, Etxarrin eta Iturmendin, ere. Egun horretan “maiatza” jartzeko eguna da.
Aspaldiko ohitura zaharra berreskuratuko dute beste behin bakaikuarrek. Urbasako mendi gainera igoko dira goizean goiz eta inguruko basotik embor luzea duen fago bat moztuko dute. Gero herritarrek enborra bizkargainean eramango dute eta egokitutako tokian, Urbasa mendi gaineko ertzean, jarri egingo dute eguerdi aldera.
Etxarri Aranatzen antzeko prozedura eramango dute.
Iturmendin berriz herriko plazan zutituko dute “maiatza” arratsaldeko seiretan.
Adituen arabera usadio zahar honek artzaiak beren artaldeak Urbasako belardietara eramateko garaia zela adierazten zuen.
“Maiatza” hilabete osoz egoten da bere kokagunean eta gero hilabetearen azkeneko egunean bota egiten dute. Ala ere Bakaikun San Juan bezperan herriko plazan jarriko dute berriro eta Uztailaren 25-ean hasten diren herriko festetaraino bertan egongo da.
Dena den ohitura hau ez da Sakanako bailaran bakarrik agertzen, “maiatza”-ren oso antzeko ospakizunak Europa osoan zehar aurkitu ditzazkegu. Iberiar penintsula osoan, Frantzian, Italian, Alemanian edo eta Erresuma Batuan ere. 
Udaberriaren iritsiera eta arbolak erreferente bezala hartuta, naturaren berpiztearekin zerikusi handiko jarduera da. Urtaroen aldaketa nabariak dituzten lurraldetan eta lurrarekin lotura handia duten kulturetan nabarmentzen dena.

Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko “maiatzak” ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
“maiatzetako” mendi ibilbidea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>