Sakanako ihauteriak – carnavales de Sakana

Sakanako ihauterietan Euskal Herriko beste eskualde askotan bezala aintzinako ohitura zaharrak eta pertsonaiak berreskuratzen dira egun hauetan.
Landa ingurutan ospakizun hauek askotan neguaren amaierarekin eta naturaren biziberritzearekin lotura handia daukate. Olaztin adibidez kaleetan simaurra botatzen dute gurdi batekin eta Altsasun edo Bakaikun golda batekin irtengo dira herrian zehar.

Gure eskualdeko ihauteri ezagunena Altsasukoa izaten dira.

2013-ko Altsasuko ihauteritako programazioa:

Otsailaren 10-ean Inauteri Txikia, haurrendako ihauteria ospatuko dute. 
Otsailaren 12-an, asteartean Herri Inauteria izango da. Desfilea egingo dute eta bertan agertuko dira ain ezagunak egin diren “momotxorroak”, hauen ondoan izango dira “sorginak”, “maskaritak”, “juantranposoa” … Guziak txistulari, gaitero eta txarangaren laguntzarekin.
Otsailaren 16-an Piñata Eguna izango da.

Baina badira beste herri askotan ospakizun berezi eta ikusgarriak:


  • Ihabarren “aitezarkoa”, “landarra”, “ninia” eta “hartza” agertuko dira
  • Arruazun ”moxorroak”
  • Lakuntzan “zatamarroak”
  • Unanun “mamuxarroak” (goiko argazkian)
  • Etxarrin “txatarrak” ihauteri aurreko asteetan kaleetan zehar izan dira
  • Bakaikun “kamarroak” ibiliko dira herrian zehar
  • Urdiainen “momoxarroak”

Bakaikuko ihauteriak

 Bakaikuko pertsonai bereziak “kamarroak” dira. Duela urte batzuk herriko gazteek berreskuratu zuten 1936. urtetik galduta zeuden ohiturak.
Guda aurreko Bakaikuko ospakizunei buruzko dokumentazioa bildu du Juan Garmendiak 2007. urtean argitaratu zuen “Carnaval en Navarra” liburuan.
Aurten Otsailaren 16-an itzuliko dira “kamarroak”. Lehenik elkartean bazkaladuko dute eta gero herrian zehar ibiliko dira golda garraiatuz leku batetik bestera eta iguruan dituzten haurrak beren makilekin zirikatuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>