turrón casero I – etxean egindako turroia I

Aurtengo Gabonetarako etxean eginiko turroiak prestatu ditugu Angoiko Etxean. Horretarako gure inguru honetan ugariak diren urrak erabili ditugu.
Osagaiak honako hauek dira:

  • azalik gabeko urrak; 150 gramo 
  • azukrea; 70 gramo
  • kanela; zentimetro erdiko puskatxo txiki bat

Lanik handiena behar bada urrei azala kentzea izan daiteke.
Behin urrak zurituta dauzkagunean labean sartuko ditugu; 170 gradotara 10 minutuz. Kontuz ibili behar gara eginkizun honetan urrak gehiegi erretzeko arriskua izaten bait da.
Azukrea eta kanela zatitxoa sukaldeko robot txikitzailean jarriko ditugu eta segundo batzutan izango ditugu.
Gero urrak gehituko dizkiegu eta robotari eragingo diogu behar aina. Noiz behinka begiratu egingo dugu nahasketa nola dagoen ikusteko. Lehenik serrautsaren itsura hartuko du eta pixka bat gehiago eraginda azkenean masa itxura hartzen joango da.
Eskuekin erabiltzeko moduan dagoenean molde batetan sartuko dugu forma har dezan. Gero gustoko dugun plater batetara ateratzera besterik ez daukagu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>