Sakana

Sakana Nafarroa mendebaldeko eskualdea da, Iruñeko merindadean kokatua. Eskualdeak 305,5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, horietarik % 37 euskaldunak (2001). Sakana Euskal Herriko erdigune geografikoan dago.

Sakana 15 udalerrik osatzen dute: ZiordiaOlaztiAltsasuUrdiainIturmendiBakaikuEtxarri Aranatz (Lizarragabengoa), Ergoiena (LizarragaUnanu y Dorrao), 

ArbizuLakuntzaArruazuUharte ArakilIrañetaArakil (IhabarMurginduetaHiriberri/VillanuevaEgiarretaSatrustegi

ZuhatzuAizkorbeErrotzIzurdiagaUrritzolaEtxarrenEtxeberriEkai) eta Irurtzun.

Sakana bailara zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasaiguneetan, baina alderik alde 500etik 1000 metroarteko desnibelak ditu.

Eskualde menditsua da, bailara bat izateagatik. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela HegoaldeanUrbasa eta Andia mendilerroak egiten dute muga. Iparraldean Aralarreko mendilerroak eta Altzaniako mendiak (Aizkorriko mendilerroaren hegoaldeko aldea direlarik) egiten du muga iparraldean.

Sakanako ibairik garrantzitsuena bailaran behera egiten duen Arakil ibaia da, Bakaikura arte Burunda izenarekin ezagutzen dena.

Sakana turismo