jarduerak eta txangoak

Arluzepetik oso gertu egin daitezkeen ainbat txango eta irteera:

  • Aritz zaharren ibilbidea Etxarri Aranatzen, Arluzepetik 2 kilometrotara.
  • Trikuharrien ibilbidea Etxarri Aranatzen, Arluzepetik 2 kilometrotara.
  • Aralargo parke naturala Lizarrustiko parketxetik eta Lareoko ibilbidea (Arluzepetik 9 kilometrotara)
  • Urbasa-Andia parke naturala eta Urederraren iturburua, Baquedanotik hasitako ibilbidea.
  • Bakaikutik Urbasarako mendi ibilbidea (Arluzepetik 3 kilometrotara).
  • Ibilbide hauek edo beste batzuk egiteko laguntza nahi izan ezkero bertako basoak ondo ezagutzen dituen norbait kontratatzeko aukera badago.
  • Ibilbide hauek egiteko edo paseatzeko txirrindulak alokatzeko aukera ere badago.
  • Etxarri Aranatzko udal igerilekuetara txangoa, gure etxetik 2 kilometrotara arizti eder baten erdian daude kokatuak (ekainetik irailaraino).
  • Lizarragako gainan elurretara txangoa, neguan zehar ainbat asteburutan izaten da aukera (Arluzepetik 15 kilometrotara).

Arluzepetik gertu egin daitezkeen bisita interesgarriak:

  • Aralargo Mikel Donea santutegia Uharte Arakiletik igota (Arluzepetik 20 kilometrotara).
  • Lacturale, esnearen ekoizpenaren interpretazio zentrora bisita (Arluzepetik 17 kilometrotara).
  • Izurdiagako Forjas Brun burdin artisauen tailerrera bisita (Arluzepetik 25 kilometrotara).
  • Bere ikuiluak eta ekoizpen instalazionak ikustera joateko inguruko abeltzainekin arremanetan jartzeko aukera badaukagu.
  • Gure etxeko baratza, artaldea eta beste animaliak ezagutzera etor zaitezketa ere.