Urbasa eta Andia
Urbasa eta Andia mendilerroek Nafarroako ipar mendebaldean hedatzen dan parke naturala osatzen dute. 1.000 metro inguruko altuera duen lur eremu zabala da, hegoalderuntz Ameskoako eskualdearekin mugatzen duena eta iparralderuntz berriz Sakanako bailara.
Bi dira mendilerro hauek zeharkatzen dituzten bideberriak; NA-718, Olaztitik irtetzen da eta Urbasako portutik Zudaireraino eramaten gaituena eta N-120 Lizarragatik aterata, Lizarragako mendigainatik Abarzuzaraino eramaten duena.
Fagadiak, hagin, ipuru eta izai batzuz tartekatuta, nagusitzen dira azaleraren zati haundi batean. Ala ere mendilerroaren gainekaldean belardi zabalak ere badira eta bertan ardi, behi eta behor taldeak ikusiko ditugu uda garaian.
Urbasan aurkitzen da bere edertasunagatik ain ezaguna egin den Urederra ibaiaren iturburua. Bertara Baquedano herritik iritsiko gara ibilbide lasai bat burututa.
Kobazulo eta leze ugari daude Urbasa eta Andian zehar, espeleologan aritzeko aukera paregabea emanez.
Nabarmentzekoa da ere ikus ditzazkegun paisaiak,begientzat gozagarri direnak. “Ba lcón de Pilatos”, Lizarragako behatokia edo Urbasako jauregiaren ondoan eraikitako mahaia kokaguneak egokiak lirateke.
ARLUZEPE
C/ Arluzepe, 4. Bajo A.
Etxarri Aranatz (Navarra)
Tf: 677 377 927
arluzepe@gmail.com
DISPONIBILIDAD
Recent Posts
- Ferias de Etxarri Aranatz
- Irurtzun eta Arakilgo bertako ganadu azoka
- Gurdi bidea: de Burgos a Pasaia en carretas tiradas por bueyes
- Artzai Eguna 2016
- Carnavales 2015 en Sakana