turrón casero I – etxean egindako turroia I
- 23 December, 2012
- / Category etxeko turroia, turroia, urrak, urren turroia
- / Posted By admin
- / No Comments.
Aurtengo Gabonetarako etxean eginiko turroiak prestatu ditugu Angoiko Etxean. Horretarako gure inguru honetan ugariak diren urrak erabili ditugu.
Osagaiak honako hauek dira:
- azalik gabeko urrak; 150 gramo
- azukrea; 70 gramo
- kanela; zentimetro erdiko puskatxo txiki bat
Lanik handiena behar bada urrei azala kentzea izan daiteke.
Behin urrak zurituta dauzkagunean labean sartuko ditugu; 170 gradotara 10 minutuz. Kontuz ibili behar gara eginkizun honetan urrak gehiegi erretzeko arriskua izaten bait da.
Azukrea eta kanela zatitxoa sukaldeko robot txikitzailean jarriko ditugu eta segundo batzutan izango ditugu.
Gero urrak gehituko dizkiegu eta robotari eragingo diogu behar aina. Noiz behinka begiratu egingo dugu nahasketa nola dagoen ikusteko. Lehenik serrautsaren itsura hartuko du eta pixka bat gehiago eraginda azkenean masa itxura hartzen joango da.
Eskuekin erabiltzeko moduan dagoenean molde batetan sartuko dugu forma har dezan. Gero gustoko dugun plater batetara ateratzera besterik ez daukagu.
ARLUZEPE
C/ Arluzepe, 4. Bajo A.
Etxarri Aranatz (Navarra)
Tf: 677 377 927
arluzepe@gmail.com
DISPONIBILIDAD
Recent Posts
- Ferias de Etxarri Aranatz
- Irurtzun eta Arakilgo bertako ganadu azoka
- Gurdi bidea: de Burgos a Pasaia en carretas tiradas por bueyes
- Artzai Eguna 2016
- Carnavales 2015 en Sakana