turrón casero II – etxean egindako turroia II
- 3 January, 2013
- / Category angoiko etxea, bakaiku, etxeko turroia, intxaurrak, itxaurr turroia, turrón artesanal, turrón casero, turrón de nueces
- / Posted By admin
- / No Comments.
Angoiko etxera etortzen zaizkigun bidaiariei Sakanaldeko inguru hauetan biltzen ditugun fruituekin egiten ditugun ainbat jaki dastatzeko aukera eman nahi diegu. Bestalde gure etxera etortzen diren bisitariek gogoa izan ezkero gurekin batera presta dezakete gozoki hauek.
Azken aste hauetan Gabonen aitzakiarekin bi turroi mota egin ditugu gure etxean. Joan zan astean gurean urtero ain ugariak izaten diren urrekin eginiko turroia prestatu genuen. Oraingoan berriz intxaurrekin egindakoa izango da.
Bakaikuko kaleetan itxarrondo ugari daude landatuta, etxe ondoetan eta baita herri ondoko baratza eta larre bazterretan. Itxaurrondoak ez dute urtero uzta berdina ekartzen, auten ez da uzta oso ona izan, baina iazkoa ikusgarria izan zan eta oraindik zaku bete intxor daukagu. Hauek erabili ditugu turroia egiteko.
Beharko ditugun osagaiak:
- 80 gr ezti
- 120 gr azukre
- 200 gr azala kendutako itxaurrak
- edalontzi laurden bat ura
- arrontz zuringo bat
- limoi baten azala
- obleak
Lehenik eta behin kazulatxo batetan ura, azukrea eta eztia jarriko ditugu irikiten nahasketa loditu arte.
Pixka bat epeltzen dan bitartean arraultzaren zuringoa irabiatu egingo dugu “elur moduan” jarri arte.
Zuringoa eta gozokia nahastuko ditugu gero eta azkenik itxaurrak eta limoi azal pixka bat gehituko diogu.
Dena ondo nahastu eta oblea baten gainean barratuko dugu gustoko dugun lodiera emanez. Bukatzeko bigarren oblea bat jarriko dugu gainean.
ARLUZEPE
C/ Arluzepe, 4. Bajo A.
Etxarri Aranatz (Navarra)
Tf: 677 377 927
arluzepe@gmail.com
DISPONIBILIDAD
Recent Posts
- Ferias de Etxarri Aranatz
- Irurtzun eta Arakilgo bertako ganadu azoka
- Gurdi bidea: de Burgos a Pasaia en carretas tiradas por bueyes
- Artzai Eguna 2016
- Carnavales 2015 en Sakana